ARTEA

Argazki somnanbuluekin osatutako erakusketa

Miriam Pradok (Bilbo, 1984) Sleepwalkers (Sonambuluak) izeneko argazki-erakusketa paratu du Bilboko Anti liburu-dendan, 2014ko otsailaren 2ra arte.

Pradok lo-aldiaren eta esna-aldiaren artean irudikatutako argazkiak jarri ditu Bilboko liburu-dendan. Irudiotan agertzen diren pertsonaiak aktore inkontziente gisa jarduten dute bakardade-inguruetan.

Gautxori diren aldetik, begiak irekita dituzte, baina ez dute ezer ikusten; burua ametsen unibertsoan galdu dute. Zonbien antzera aldarrei dabiltza, noraezean.  Finean, argazkilariaren lehenengo serie horretako irudiak mundu errealaren eta fikziozkoaren artean daude, eta bisitaria esparru misteriotsu eta ilunera eramateko ahalmena erakusten dute.

Pradok hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du, Artefotomoda, Getariako  Museo Balenciagan, 2013n;  Getxophoto, 2012an; eta ROAD EXPO, protagonistas y soñadores, Uncastillon, Zaragoza, 2013an, besteak beste. Banakako erakusketak ere egin ditu, azkena A vida no palàcio, Bilboko Iruña kafetegian,

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button