MUSIKA

“Bime Pro” jaialdia, musika-industriarako foro handia

Urriaren 27an, 28an eta 29an, Bime Pro ekitaldiaren 9. edizioaren barruan nazioarteko musikaren industriaren zati handi bat Bilbon bilduko da. Bide batez, Europako eta Latinoamerikako musika-industriak elkartuko dira berriz, “pandemiak bi kontinenteen artean ezinbestean jarritako distantzia gainditu ostean”, Bilboko Euskalduna jauregian.

Artista-zerrenda luzea bezain inportantea osatu da ekimenerako: “Raphael, Shirley Manson eta Mala Rodriguezekin batera Bomba Estéreo eta John Acquaviva ere arituko dira. Kolonbiako taldearen buru diren Li Saumet eta Simón Mejía musikariek hitzaldi bat emango dute Camila Saravia eta Daniel Zawadzki beren managerrekin batera, hasiera-hasieratik lan egin baitute elkarrekin musikarien karrera garatzen. Bestalde, Kanadako DJ, produktore eta artistaren hitzaldiaren ardatza inbertsioa izango da, eta Plus Eight Equity funtsa aurkeztuko du; funts horren aholkulari dira Richie H. eta Ben Turner. Arlo profesionalari dagokionez, sektoreko erreferentez osatutako egitarauan parte hartuko dute honako hauek: J. Balvinen manager diren Fabio Acosta eta Iván Alarcón, RLM enpresako CEO den Rosa Lagarrigue, espainiar sustatzaile mitikoa den Gay Mercader, eta Ed Sheeran musikariaren agentea den Jon Ollier. Horietaz gain, Zoe Gotusso artista argentinarrak hitzaldi bat emango du BIME Campusaren esparruan”.

Eta esan den bezala, Latinoamerikako industriaren ordezkari ugari bertaratuko dira, 2022ko maiatzean Bime Bogota ekitaldia egingo bita.

Beste aldetik, Bime City ekitaldiak zuzeneko musikaz beteko du Bilbo. Bi gau horietan, herriko areto nagusietako batzuek doako emanaldi ugari hartuko dituzte, BIME aukera zabala publiko guztiengana zabaltzeko, eta jaialdi guztietako line upek etorkizunean hartuko dituzten bandekin dardara egingo dute.

Bime Pro jaialdi handiaren gaineko datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button