BESTELAKOAK

Hainbat ekitaldi Akanpada Libertarioan

Abuztuaren 1etik 4ra bitartean Akanpada Libertarioa egingo da Otxandio eta Olaeta artean. Antolatzaileek egitarau zabala atondu dute jardunaldiotan.

Programa horretako zenbait ekitaldi nabarmenduko ditugu. Hasteko, abuztuaren 1ean, 23:00etatik aurrera film libertarioen maratoia izango da.

Biharamunean, abuztuak 2, arratsalde partean Larrabetzu eta Berangoko eskola libreek hitzaldia eta tailerra zuzenduko dute Pedagogia/Hezkuntza askea lelopean. Iluntzean, berriz, Gaztelako Komumeroek hitzaldia eta solasaldia gidatuko dute. Gauean sormena izango da protagonista: bakarrizketak, musika, antzerkia eta abar.

Abuztuaren 3an, hitzaldia eskainiko dute Autodefensa taldeko kideek, 11:30ean. Arratsaldean, berriz Euskal Herriko Koordinakunde Libertarioaren asanblada orokor eta irekia egingo dute 17:30ean eta gauean,23:00ean, kontzertua izango da: Alperrikako bizien jabe ( bikote akustikoa); 28 eskupitajos de semen( punk bertsio klasikoak); Louise michel, La banda del abuelo, eta, azkenik, guatekea disko jartzaile batekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button