ESZENA

“Bilboko Zirkuitua”, antzerki-proposamenak auzoetan ikusgai

Bilboko Zirkuituaren XXIII. edizioa hastear da. Urtarrilaren 12an hasita, hiriko eta inguruko antzerki-taldeen jarduera sustatuko da berriz. Bilboko Zirkuituak helburu bi ditu: bertoko eszena bultzatzea eta antzerkia uriko auzoetara hurbiltzea. Programa honen bidez, antzerki- eta dantza-talde berriei aukera ematen zaie euren lana taularatzeko eta jendaurrean erakusteko.

Aurtengo edizioan konpainia hauek hartuko dute parte: La Pacheca Collective A solas con el Emérito lanarekin; Las Klownkis Ya pasó lanarekin; Libélula Teatro Conversaciones con mamá lanarekin; Skené Teatro La casa de Bernarda Alba lanarekin; Kamerino Teatro La felicidad no está en los mapas lanarekin; Amets Bete Pareja abierta lanarekin; La Companyia Del Bac Kiero ser vasco: ¡palabra de catalán! lanarekin; eta Luna Llena ¡Porque me oprime el corsé! lanarekin.
Edizio honetan ere mikroantzerkiko proposamenak ikusgai izango dira: Potemkin-Erein Kolektiboaren Esto ha venido para quedarse, Kásperle Teatroren El diablo moderno, eta Resisten Cía-ren Larvä.

Betiko legez, hainbat udal-gunetan (Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako Udaltegiak eta Solokoetxe Institutua), maiatzaren 11ra arte, sortzaile berrien proposamen eszenikoak erakutsiko dira. Duela hamarkada bat baino gehiago abian jarri zenetik, eskaintza handituz joan da, emanaldi gehiago eskainiz eta agertoki gehiagotara iritsiz.

Egunez eguneko programazio guztia, Bilboko Zirkuituak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button