IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoko saridun guztiak

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren-FANTen XXI. edizioko epaimahaiak, Dominique Pinon antzezle frantses beteranoak, Aina Clotet antzezle katalanak eta Carlos Marañón Cinemanía aldizkariaren zuzendariak osatutakoak, Hans Petter Moland zinegile norvegiarraren In order of disappearence (Norvegia / Suedia / Danimarka, 2014) film luzeari eman dio Film Hoberenaren FANT 2015 Saria.

Film horrek ere Euskal Gidoilarien Elkarteak emandako Gidoi Hoberenaren Saria eta FAS Zineklubak ematen duen Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria ere lortu ditu “inor hotz uzten ez duen thriller, drama eta oso komedia beltz nahasketa dibertigarria delako”.

Film laburren atalean, epaimahaiak Marc Martínezen Caradecaballo (Espainia, 2014) lanari eman dio Film Labur Hoberenaren saria. Epaimahaiko kideen iritziz, Euskal Film Labur Hoberena Khris Cemberen Viaje a pies (2014) animaziozko lana izan da. Beste aldetik, aurtengo edizioko ikus-entzuleen iritziz, Film Labur hoberena Nassos Vakalisen Dinner for few (Grezia, 2014) izan da.

Gogoratu, beste aldetik, Fantrobia 2015 Saria Hatem Kraiche gidoilariarentzat izan zela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button