IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak lanak bidaltzeko epea zabaldu du

Datorren urteko maiatzaren 6tik 14ra bitartean egingo da Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa. Jaialdiak izena emateko epea ireki du, eta lanak jasotzeko azken eguna otsailaren 6a izango da.

FANTek ohiko sariak mantenduko ditu: sekzio ofizialeko film luzerik onenak 3.500 euro jasoko ditu, eta panorama fantastikoko film luzerik onenak, berriz, 2.250 euro. Bestalde, epaimahaiaren saria eta film laburrik onenarentzako publikoaren saria 3.000 eurokoak izango dira bakoitza. Euskal film laburrik onenaren epaimahaiaren saria, BBK Saria, 2.000 eurokoa izango da.
Sekzio ofizialeko film luzeen ohorezko sariak ere mantenduko ditu jaialdiak: Euskal Gidoilarien Elkarteak emandako gidoirik onenaren saria eta FAS Zinema Klubak ematen duen zuzendaritzarik berritzaileenaren saria.
Azkenik, fantasiazko zinemaren generoan nabarmendu den pertsona bati ematen zaion Fantrobia Saria ere emango du.

Lanak aurkezteko prozesuari buruzko xehetasun guztiak www.fantbilbao.eus helbidean kontsultatu ahal izango dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button