MUSIKA

Australiako rock'n'rolla Euskal Herrian

Perth hiriko The Kill Devil Hills boskotearen soinua herrikide duen Nick Cave musikari ezagunaren soinutik gertu dago nolabait, Bob Dylan, Neil Young edo Johnny Cash baztertu barik. Hala, taldeak hasieran jorratzen zuen askotariko instrumentuekin jotako kantu sentiberak zertxobait zikindu dira asteburu honetan gurean aurkeztuko duten Man, You Should Explode lanean. Hala, alkoholez bustiriko desamodiozko abentura haiek, gitarra riff basatiekin rock'n'rol doinu hezigabeak bihurtu dira.

Man, You Should Explode, aurreko bi lanen antzera, Santurtzin kokatuta dagoen Bang Records zigiluak argitaratu du. Diskoetxe horren artista australiarren diskoak argitaratzen ditu gehienbat.

 

James Cruickshank (Melbourne, 1962) musikaria berriz, hainbat taldetan aritu da, besteak beste, The Cruel Sea rock taldean. Banda horrek jotzeari utzi zion 2002 urtean eta harrezkeroztik australiarrak bakarkako jarduerari ekin dio. Hala, asteburu honetan bere bakarkako azken lan aurkeztuko du Euskal Herrian: Hello Human. Bertan, soul, pop eta blues doinuak bildu ditu. Bombora izenburuko surf-dokumentalari ere musika jarri dio.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button