Nontzeberri

Lurrazpiko Festa, musika underdground-aren jaialdia

Donostiako Ayo Silver! promotoreak antolatu ohi duen Lurrazpiko Festa asteburu honetan egingo da, ostiralean eta larunbatean.

Jaialdia musika underground-a goraipatzeko egina dago, eta bere xedea talde txiki bezain interesgarrien soinu-proposamenak zabaltzea da: power-pop, indie-rock, pop-rock, post-hardcore, psikodelia, noise, garage-punk… Euskal Herrikoak, Estatukoak zein atzerrikoak.

Hala, ostiralean, Dabadaba aretoko oholtzan hauexek izango dira, 21:00etatik aurrera: Star Trip, Sierra, Pega Monstro, Tirgles Leones, El coleta eta Ayo silver DJk.

Larunbatean, Gazteszenara pasatuko da jaialdia, eta bertan, bi eszenatoki izango dira, 20:00etatik aurrera. Bata, Ayo silver! agertokia: Diego Garcia, Betunizer, Les Grys Grys, C Tangana, Sauna Youth eta El Coloso de Roda (DJ). Beste eszenatokia, Jägermusic izango da: Joseba Irazoki eta Lagunak, Single, Hidrogenesse, Kokoshca eta DJ Food.

Larunbatean, gainera, 17:00etan, “merendola” egingo dute, Betacam eta Heaters taldeekin, Dabadaban.

Exit mobile version