EMAKUMEA

Bilboko Udalak bere berdintasun politikak sendotzeko konpromisoa adierazi du

Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz Bilboko Udalak erakunde-adierazpen bat plazaratu du: Berdintasunaren legea berritzea, berdintasunaren aldeko konpromisoa sendotzea.

Bilboko Udalak konpromisoa agertu du aurrera egiteko berdintasun arloko politiken eta zerbitzuen diseinu eta planifikazioan; hona zein ekintzaren bidez:
Berdintasun politikak garatzeko ekonomia-baliabideak, giza baliabideak eta baliabide teknikoak indartuz.
Genero-ikuspegia eta giza eskubideen ikuspegia indartuz berdintasunaren aldeko lanean, eta orobat Udalaren sail batzuen eta besteen arteko koordinazioaren bidez.
Administrazioko langileen artean berdintasunaren arloko formazioa sustatuz, eta, horretarako, formazio-plan oinarrizko, nahitaezko eta iraunkor bat planifikatuz urratsez urrats.
Emakumeen aurkako era guztietako indarkeria matxistaren biktimendako arreta-sistema handituz, gure eskumenen eremuan; horretarako, indarkeria hori garaiz atzemateko sistemak hobetuko dira, neurri guztien xede bihurtuz biktimen eskubideak eta biktimen ahalduntzea, eta biktimek kaltea osa dakien daukaten eskubidea aitortuko da.
Aurrera eginez arlo arteko ikuspegi bat integratzeko eginkizunean, emakumeen eta gizonezkoen berdintasunaren arloko esku hartze publiko osoa inspiratuko duen ikuspegi gisa.
Herritarrak areago sentsibilizatuz; horretarako, bermatuko da herritarrak jabearazteko erakunde-kanpainak eta -programak izango direla, batez ere gizonezkoentzat eta umeentzat, eta, halaber, emakumeak ahalduntzekoak.
Aurrera eginez berdintasunerako neurri guztiak eta emakumeak ahalduntzeko neurri guztiak ezartzeko bidean, eta, horretarako, betiere, mugimendu feministaren parte hartzearen alde egingo da, eta haien ekarpenak aintzat hartuko dira.
Erakunde-erabakiak etengabe hobetuz, eta aldian-aldian eguneratuz, eta orobat koordinazio-sistemak eta -protokoloak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button