ESZENA

Bilboko Udalak “Artistak Egoitzan” deialdia egin du

Bilboko Udalak, Baliabide Eszenikoen Zentroaren bidez, Artistak Egoitzan programaren XV. edizioa abiatu du. Programaren helburu nagusia laguntza ematea da, baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak eta akonpainamendukoak, etab.), eremu eszenikoetan sormen- edo ikerketa-prozesu bat garatu nahi duten artista guztiei, bereziki eszena berriekin lotura handiena dutenei. Edizio honetan parte hartu nahi duten euskal konpainiek eta artistek apirilaren 5era arte dute zabalik proposamenak aurkezteko epea.

Deialdi hau Euskadiko artista eta konpainientzat bakarrik da (Iparralde eta Hegoalde), eta bi laguntza mota bereizten ditu: batetik, hasierako fasean dauden 2.000 euroko proiektuetarako, eta, bestetik, garatzeko fasean dauden 4.000 euroko proiektuetarako. Guztira sei arte-proiektu aukeratuko dira gehienez, eta horiek 25 eguneko iraupena izango duten egoitzez gozatu ahalko dute, ahal bada uztailean, abuztuan, irailean eta urrian.

Beste aldetik, konpainiek beren sormen-prozesuak aurkezteko aukera izango dute bai Bilbao Antzerki Dantza (BAD) Jaialdiaren hurrengo edizioaren esparruan, bai Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailaren beste programa batzuen barruan.

Parte hartu nahi duten pertsona edo konpainia guztiek BAD jaialdiaren web orrian aurkituko duten formularioa bete behar dute eta proiektuaren dossierra erantsi, pdf formatuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button