ESZENA

Bilboko Pabellon 6 aretoak abenduko egitaraua iragarri du

I´m a Real Artist izenburuko obrarekin hasiko da Bilboko Pabellon 6 aretoak abendurako ondutako programazioa, ostiralean, abenduak 1. Saioa Irribarrenek zuzendua, gazteek pairatzen duten lan-errealitate gordina du ardatz.

Horrekin batera, Buñuel obraren azken hiru emanaldiak egingo dira, bihar, larunbatean eta igandean. Buñuel Ramón Barearen antzezlana da; Luis Buñuelen pelikulen irudietatik eta zinearen hastapenetako filmetatik abiatzen da. Horretaz gainera, testu surrealistetatik ere edaten du: zinegile aragoarrak idatzitakoak, bere gidoilari Jean-Claude Carriére-renak, Max Aub idazlearenak edo Buñuelen emazte Jeanne Rucar-en testuak.

Abenduaren 8, 9 eta 10ean, Comida para perro lana estreinatuko da.  Enriqueta Vegak idatzitako lana da, zeinak haurren mundua jorratzen duen. “Mundu bitxi bat, oso bitxia. Umeak ez dira hazten, hotz dira, izoztuta daude… Ez dakite nortzuk diren. Haien mundua gezurrez jositako mundu bitxia da”.

Abenduaren 15, 16 eta 17an, Teatro en el aire konpainiak Pasos perdidos aurkeztuko du: etorkinen gaiaren inguruan ardazten da, Ulisesen istorio klasikoa erabiliz. Halaber, abenduaren 22an eta 23an, Olatz Beobide, Belen Cruz eta Amaia Lizarraldek Nomofóbicas lan umoretsua taularatuko dute.

Azkenik,  hilaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean, kabareta izango da protagonista, Cabaret Chichinabo. Obra horrek ere gazteek bizi duten lan-egoera tamalgarria aztertzen du. “Etsipena, desengainua, iruzurra, frustrazioa… Eta horri guztiari barre egiten badiogu… Helburua beteta!

Informazioa gehiago: pabellon6.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button