
Euskal Akuarelarien Elkartearen 80. urteurreneko nazioarteko erakusketan, euskal artisten eta nazioarteko erreferenteen 80 akuarela bildu dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoko 80 urte, 80 akuarela: argi eta ur bidaia izeneko erakusketa berezi batean, abuztuaren 30era arte bisitatu ahal izango dena.
Aipaturiko erakusketak omenaldia egin nahi dio urmargoen tradizioari, eta horretarako akuarelen arte-eremuan izandako bilakaera eta indarraldia islatzen dituzten 80 artelan hautatu dira: 22 akuarela, akuarelaren eremuan mundu mailako ospea duten nazioarteko artistenak; 19 akuarela, Espainiako akuarelaren aberasgarri diren artistenak; eta 39 akuarela, Euskal Akuarelarien Elkarteko euskal artistenak. Euskal artelanen artean, badira zuzenean gonbidatutako artista ospetsuen 7 artelan, eta lehiaketa bidez hautatutako beste 32 artelan.
Erakusketak aukera ona eskaintzen du “akuarelaren artea adierazpide gorenean esploratzeko”, izan ere, “egile bakoitzaren emozioak, paisaiak eta ikuspegi pertsonalak ere jartzen dituzte agerian”. Horrexegatik, erakusketa “gonbidapen argi bat da koloretan eta gardenetan bidaiatu dezagun; gune bat, tradizioak eta berrikuntzak bat egin dezaten eta akuarelaren ederrak bizirik eta indarrez iraun dezan, duela zortzi hamarkadako intentsitate bereko oihartzunarekin.”