
Datorren larunbatean, irailak 26, Bilboko Bizkaia aretoan, Jakinduriek mundue erreko dau izeneko saioa eskainiko dute hiru bertsolarik eta bost zientzialarik.
Umorez, ironiaz, poesiaz eta jakinduriaz eta zientzia gizarteratzen arituko dira Kike Amonarrizek gidatuko duen Jakinduriek mundue erreko dau saioan bilduko direnak: Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak, Gorka Azkune informatikaria, Naiara Barrado eta Itziar Garate astrofisikariak, Itziar Laka hizkuntzalaria eta Jon Mattin Matxain kimikaria.
Saioa 18:00etan hasiko da, eta bertan bost zientzialariek azalpen laburrak emango dituzte, gai zehatzei buruz. Ondoren, zientzia gai horien inguruko bertsoak bota beharko dituzte bertsolariek.
Informazio osoa, hemen duzue.



