
2024ko Zinegoak jaialdiak deialdia zabaldu du bertan parte ahal izateko. Hala, LGTBIQ+ komunitatearen sexu-, genero- edo familia-aniztasun gaiak jorratzen eta ezagutarazten duten filmek parte hartu ahal dute, betiere beren ekoizpen prozesua 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera bukatu bada, eta Zinegoaken parte hartu aurretik Euskal Herriko areto komertzialetan estreinatu ez bada oraindik. Martxoaren 31a baino lehenago eman behar da izena.
Antolakuntza 2024ko apirilaren 16a baino lehenago harremanetan jarriko da jaialdian parte hartzeko hautatuak izan direnekin eta hautatuen zerrenda 2024ko ekainean argitaratuko da.
Hautatutako lanak 3 sailetan banatuko dira, iraupenaren eta motaren arabera: FIK fikziozko film luzeak (45 minututik gorakoak), DOK film luze dokumentalak (45 minututik gorakoak) eta KRAK fikziozko film luzeak edo dokumentalak (narratiba berriak edo proposamen estetiko berriak, 45 minutu baino gehiagoko iraupenarekin). Horrez gain, film laburren kategoria ere egongo da (fikziozkoak edo dokumentalak, 45 minutukoak edo laburragoak).
Sariak Itxiera Ekitaldian jakinaraziko dira, eta honako kategorietan egongo dira banatuta: Zinegoak Sari Nagusia, 2024ko lanik onenarentzat (4.000€); Zinegoak FIK Saria; Zinegoak DOK Saria; Zinegoak KRAK Saria; Publikoaren saria film labur onenarentzat; Gazte Saria Film Labur Onenarentzat; eta Senior Epaimahaiaren Saria Film Labur onenarentzat.
Datu gehiago Zinegoak jaialdiak ditu.



