IKUS-ENTZUN

Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak filmak aurkezteko epea ireki du

FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdia datorren urteko maiatzaren 2tik 10era egingo da, eta orain, hurrengo edizioan parte hartu ahal izateko, lanak aurkezteko epea zabaldu du.

2025eko FANTen hurrengo edizioan, betiko legez, makina bat sari banatuko dira, tartean, Epaimahaiaren saria Sail Ofizialeko film luze onenari, FANTrobia, Ohorezko FANT eta FANT Izarra sariak,  FANT en corto Sail Ofizialeko film labur onenen sariak eta Panorama FANTastico, eta abar.

FANT en corto Sail Ofizialeko film labur onenaren eta euskal film labur onenaren epaimahaiak 3.000 euro eta 2.500 euro emango ditu, hurrenez hurren. Bestalde, sail bereko film labur onenaren publikoaren saria 3.000 eurokoa da, eta Panorama FANTástico en Corto Saileko film labur onenarena, berriz, 1.750 eurokoa.
Gainera, euskarazko film labur bat ekoizteko aukeratutako proiektuak 5.000 euroko saria jasoko du.

Sail Ofizialerako filmak otsailaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dira Movibeta Festival edo FestHome webguneen bidez.
Oinarriak eta hurrengo edizioan parte hartzeko lanen aurkezpen-prozesuari buruzko informazio guztia FANTen webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button