MUSIKA

Musika eta ingurumena eskutik helduta

Donostiako Victoria Eugenia antzokian, datorren astelehenean, Donostiako Kontserbatorioko orkestra sinfonikoak Kontaidazu baso bat ipuin musikala estreinatuko du, eta estreinaldi horretan ehunen bat musikari bilduko dira ingurumena eta musika hibridatzeko asmoz.

Ipuina Maria Jesus Santervasek idatzi du, eta musika Francisco Ibañez de Irribarriak jarri dio. Ipuin musikalak “giza espeziearen eta basoaren arteko harremana” kontatu nahi du, eta era berean ingurumenaren eta musikaren arteko lotura, bi alderdiak gazteenen artean ezagutarazi nahi ditu.

Ipuinaren korapiloa hauxe duzue: “Duela urte asko, zeruaren eta lurraren artean, baso izugarri bat zegoen; basoa hain zen handia ezen soilik arrano beltzek ezagut baizitzaketen bere lautada eta muinoak, bidexka eta bidezidorrak, hegal eta ezpondak, iturri eta iturburuak, arrakala eta zuloak… hasieratik amaierara; eta arrano beltzak, beren kokaleku pribilegiatutik, ahalegintzen ziren bertako kantuak entzuten”.

Orkestra sinfonikoa 1999ko urtarrilaz geroztik Kontserbatorioko ikasketa profesionaletako ikasleek osatzen dute eta funtzio nagusia da ikasleak formatzea eta Gipuzkoan musika sinfonikoa ezagutaraztea, arreta berezia jarrita euskal musikagileen errepertorioa ezagutarazten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button