Bihar, maiatzaren 18a, ikastetxeak greziar mitologiara hurbiltzeko aukera izango dute Tenderete konpainiako txotxongiloen bitartez, eta arratsaldean berriz, doako bisita gidatua eskainiko dute Munduko Hiritarrak izenpean.
Ostegunean,maiatzak 20, 18:00etatik aurrera, Artelana bere testuinguruan zikloko jardunaldia izango da eta ostiralean haurrek museoan gaua pasatzeko aukera izango dute. Jolasak izango dituzte,eta garai klasikoko eskulturez inguratuta afaldu, lo egin eta gosalduko dute.
Astea bukatzeko, larunbatean Tea Migel Angelekin egingo da. Bertan, arpa eta flauta kontzertuarekin batera kafez eta pastelaz osatutako askaria eskainiko da 19:00etan.
Aste honetan, Nazioarteko Egunaren harira, Bizkaiko museoak hainbat ekitaldi berezi prestatu dituzte eta bihar, maiatzak 18, guztiek euren ateak zabalduko dizkiote publikoari.
MBN Comunicación-ek bidalita