LITERATURA

Harkaitz Cano eta Juan Carlos Marquez, literaturaz eta krisiaz

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak Literaturarekin zikloaren seigarren edizioa abiatuko du gaur, urtarrilak 22. Aurtengo lehenengo zitan, Harkaitz Cano (Lasarte, 1975) eta Juan Carlos Márquez (Bilbo, 1967) idazleak literaturaz eta egungo krisiaz arituko dira.

Solasaldia Idoia Jauregi kazetariak gidatuko du, eta honako xedea izango du: literaturak egungo krisialdi globalean bizi duen egoeraren inguruan berba egitea. Eztabaida literarioa 19:30ean hasiko da.

Hala, bi gonbidatuak Literatura krisian dago? galderari erantzuten saiatuko dira. Horretarako makina bat gai jorratuko dituzte, hala nola, irakurtzeko ohitura galdu izana, fikziozko generoaren etorkizuna edo krisialdiak edo teknologia berriek, eta aisia ohitura berriek literaturan duten eragina.

Solaskideei dagokienez, Juan Carlos Márquez Informazio Zientzietan lizentziatua da, eta 2010ean Llenad la Tierra.bere hirugarren ipuin liburua argitaratu zuen.

Cano, berriz, eskarmentu handiko eta ibilbide luzeko euskal idazle ezaguna da. Twist eleberriari esker lortu zuen euskaraz idatzitako 2012ko Euskadi Literatur Saria. Lan horrek Kritikaren Sari Nazionala ere jaso zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button