IKUS-ENTZUN

“Mendi Tour” zirkuitua udazkenean ere herriz herri

Abentura eta mendiko zinemagintza onena udazken honetan ere ikusgai izango da Mendi Tour zirkuituari esker.

Udazkeneko sasoi honetan herriz herri ibiliko da Mendi Film zinemaldiko pelikula sortarik onena, eta hala, aste honetan, hilaren 23an, Urnietan abiatuko da udazkeneko Mendi Tour eskaintza. Hitzordu horretan Charge 2 filma pantailaratuko da, bai eta muturreko eskiatzaile baten irudiak ere. Mikel Sarasola piraguista da Aterpean Ateri filmeko protagonista. Eta aipagarria ere bada Free As Can Be Mendi Film 2020 Eskalada Film Onena izan dena eta Yosemiteko El Capitan hormako eskalada berezi bat kontatzen duena. Film horiez gain, The Wurl eta Myrtle Simpson-A  Life On Ice lanak ere ikusteko aukera egongo da.

Urnietakoaren ostean azarora bitarteko egitaraua atontzeko hainbat hitzordu daude jada baieztatuta. Espainiako hainbat hiritan izan ondoren, Markina-Xemein, Elgoibar eta Basauri herriak bisitatuko ditu ekimenak, urrian eta azaroan.

“Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiei buruzko pelikulek haize freskoa ekarriko dute zinemetako pantaila handietara, eta zinemazaleek helduleku polita izango dute euren pasio eta ametsei bide emanez kalitatezko zinemagintzaz gozatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button