ARTEA

"Bilboargazki"-k irudiz josiko du hiria

Aurkezpezen ekitaldian Justo Ezenarro Bilboko Udaleko Kultur Programazio zuzendariordea, Josu Armentia Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteko presidentea, eta Gorka Martinez BBK Fundazioko ordezkaria izan dira.

Bilboargazki ekimenaren baitan, estatuko eta atzerriko argazkilarien zortzi erakustaldi, oso estilo anitzetakoak, bisitatu ahal izango dira hiriko hainbat lekutan, urriaren amaiera bitartean. Programa osatzeko hitzaldiak eta tailerrak egongo dira. Horien artean, umeei zuzendutako argazkigintza hastapeneko ikastaroa, 8 eta 14 urte arteko umeentzat. Ikastaroan parte hartzen dutenei argazki kamara digitala oparituko zaie.

Aipatzeko da, Euskal argazkilariak bildumako aurtengo alea Joseba Ibarrari eskaini diotela, "aurtengo Argazkilaritza Sari Nazionala da", esan du Armentiak. Liburuak Begirada arkitekturari du izenburua eta bertan zuri eta beltzezko irudi arkitektonikoak biltzen dira. Liburu horretako argazkiak, gainera, EHUko erakustaretoan izango dira ikusgai urriaren 4tik 31ra.

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteko presidenteak Raul Villalba (Argentina) eta Feng Xiaohui (Txina) argazkilarien parte-hartzea nabarmendu ditu. Lehenengoaren argazkiak Castaños udaltegian izango dira gozagarri urriaren 1etik 15era. Villalbak berak estudioko irudiak egiten ditu. Bilbora fantasiari loturiko argazkiak ekarri ditu. Argentinarrak, gainera, azaldu egingo du nola gauzatzen dituen argazki ikusgarri hauek urriaren 2an eskainiko duen tailerrean. Txinatarra, berriz, ezin izan da etorri, baina bere irudiak La Bolsa eraikinean paratuko dira urriaren 19tik 30era.

Nobedadeen artean Armentiak ekimenaren webgunea azpimarratu du. Bertan, aurreko edizioetako informazioa bildu ez ezik, aurtengo egitarau osoa ere sareratu dute.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button