ESZENA

Bilbo kaleko arte eszenikoen hiriburu bihurtuko da

Bilbo hiria kaleko arte eszenikoen hiriburu bihurtuko da kaleko arte eszenikoen profesionalen estatuko elkarteak, PATEAk, antolatutako ekitaldi bati esker. Hitzordua apirilaren 9an eta 10ean izango da, eta guztira, Frantziako kaleko arteen lau zentro nazionalek eta Frantziako eta Espainiako 10 jaialditako ordezkariek parte hartuko dute hizlari gisa

Ekitaldiaren helburua disziplina horretako errealitatea ezagutzea, elkarrekin hausnartzea eta etorkizunerako topagunea izatea da. Aurten, Frantzia izango da herrialde gonbidatua, eta hala, Frantziako kaleko arte eszenikoetako pertsona ospetsuenek parte hartuko dute.

PATEA kaleko arte eszenikoen profesionalen estatuko elkartea da, eta arlo horretako langileak biltzen ditu; antzerkiko, zirkuko eta dantzako profesionalak dira bertan. Gaur egun, 150 kidek baino gehiagok osatzen dute elkartea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button