ARTEA

Bilbaoarten “Erre sua izan arte” erakusketa ikusgai

BilbaoArtek 2021ean beka jaso zuen Liben Svaart artistaren Erre sua izan arte urteko lehen erakusketa ikusgai jarri du otsailaren 18ra arte.

Erakusketa honetako diziplina nagusia performancea edo ekintza-artea da, eta oraingo honetan komunikazioari, teknologiari eta horien tresnei buruzko hausnarketa planteatzen du. Horretarako, “fuego, Siri edo Alexa gogorarazten duen adimen artifizial bat aurkezten du, gorputzaren iragazkitik machine learning kontzeptua pasatzen duena, ordenagailuei datu masiboetan patroiak identifikatzeko eta iragarpenak egiteko gaitasuna ematen dien diziplina”.

Erakusketan publikoa animatzen da giza ordenagailu hibrido batekin hitz egitera, hitz berriak irakastera eta kontzeptuak ulertzen laguntzera. Artistak, nolabait, ikusleari esaten dio makina bitxi batek egingo lukeen bezala pentsatzeko.

Liben Svaart (Leioa, 1994) soinu- eta performer-artista da, musikari autodidaktaz gain. EHUn Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko Masterrean graduatu zen, eta bertan garatu zuen Saioa Olmoren tutoretzapeko fuego, proiektu honen aurrekaria. Bere prozesuak soinuaren bidez gidatzen ditu, eta horrek garrantzi handia du bere proiektuetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button