BERTSOTAN

Bilbaoaldeko taldea irabazlea atzoko saioan

Atzo hasi zen aurtengo sariketa Igorren, Arratiako eta Bilboaldeko taldeen arteko saioarekin, eta irabazlea, Bilbaoaldeko taldea izan da.
Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea eliminatuta geratzen den bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen da.

Saioa Igorreko kultur aretoan jokatu zen eta leporaino bete zen bertara joan ziren 350 bat ikusleekin. Beraz saioa giro ezin hobean garatu zen. Epaimahaia Juanjo Respaldiza, Arkaitz Estiballes eta Gorka Intxaurbe adituek osatu zuten.
Bilboaldea 366 punturekin finalaurrekora pasatzen den taldea da eta apirilaren 5ean, iazko irabazlea den Lea Artibaiko taldearekin neurtu beharko ditu indarrak, finalaurrekoetan.

Datorren astean jokatuko dira beste sailkapeneko saioak eta hurrengoetan, finalaurrekoak eta finala. 29an, Ipar Uribe – Durangaldea, Derioko Txorierri institutuan eta     30ean Enkarterri – Busturialdea, Zallako Institutuan.

Gogoratu, apirilaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian izango dela finala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button