MUSIKA

Bilbao Music Legends Jaialdiaren egitaraua osaturik

BBK-k eta Bilboko Udalak babestuta, Bilbao Music Legends Jaialdiaren seigarren edizioa ekainaren 23 eta 24an egingo da Bilbao Arenan. Kartel ederra osatu dute antolatzaileek, eta besteak beste, Chris Isaak, Uli Jon Roth, Nikki Lane eta Willis Drummond izango dira musikaldian.

Jaialdiaren seigarren ediziorako egitarau osoa iragarri da, bigarren kartelburua Kalifornian (AEB) jaiotako Chris Isaak rock & roll abeslari eta musikagile handia izango dela baieztatu ondoren. Horren ondoan, aurtengo edizioan honako hauek ere izango dira: Scorpions hard rock eta heavy metal taldeko lider izandako Uli Jon Roth (Düsseldorf) musikagile eta gitarra-jotzaile ospetsua; Nikki Lane (Nashville, AEB) country-rock abeslari eta konpositorea; Willis Drummond (Baiona) rock talde euskalduna, Hala ere disko berria aurkeztuko duena; Vargas Blues Band, eta Luke Winslow-King ekoizle eta konpositore estatubatuarra.
Bai eta The Cult, The Waterboys, Canned Heat eta Nikki Hill artistak ere.

Horiekin batera, eta tokiko taldeak sustatu nahian, oraingoan Lorelei Green, Sua eta The Daltonics izango dira oholtza partekatzen.

Informazio guztia jaialdiaren webgune ofizialean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button