BESTELAKOAK

Putzuzulo Amets Fabrika, hamaika urte kontaezinak

Urriaren 30etik azaroaren 26ra arte, Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrika gaztetxeak bere hamaikagarren urteurrena ospatuko du. Horretarako egitarau oparoa ondu du.

Gaztetxearen arabera, “600 kontzertu, 100 hitzaldi, 155 antzerki, 300 bilera, 700 asanblada, 50 topaketa, 200 dantzaldi, 63 ikastaro, 245 afari… gutxi gorabehera ari gara, jakina. Azken 11 urteotan Putzuzulo Amets Fabrikan gertarazi dugun guzti-guztia kontatzea ezinezkoa delako. Kontaezina da”.

Hala, urriaren 30eran, “brindisa” eta “elkartasun argazkiya” egin ostean, kontzertua izango da: Leinad eta Malaquoda.

Azaroaren 1ean, txangoa egingo dute mendira, eta 3an, Skizopoziks izenburuko ikuskizuna izango da: “Errezitaldi hitzperimentala, Markos Gimenoren eskutik”. 4an, halaber, mugimendu tailerra izango da, eta 5ean, gaztetxeko jarduerak herriko kaleetan barrena barreiatuko dira. Egun horretan, gainera, kontzertua izango da gaztetxean: The Nephews eta Hortzaka.

Azaroaren 10ean, Ahoztar Zelaietak Kutxabank el saqueo de Euskal Herria izenburuko liburua aurkeztuko du, eta 11n, beste liburu baten aurkezpena izango da: Alde erantzira nabil, Ekhine Eizagirreren poema-liburua. Azaroaren 26an, azkenik, Hortero jaia egingo dute.

Egitarauari buruzko xehetasun guztiak: putzuzulo.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button