BESTELAKOAK

Autogestio Musikalerako Tailerrak, LeGardonen eskutik

Ainara LeGardon musikariak Autogestio Musikalerako Tailerrak zuzenduko ditu Basauriko Basozelai Auzo Etxean apirilaren 13an eta14an, eta Gasteizko Artium zentro eta museoan, maiatzaren 18an eta 19an.

Musikagintzaren alde artistikotik at dauden kontuak jorratzen ditu LeGardonek ikastaro hauetan: batetik, musikarien eskubideak eta aukerak arautzen dituen lege esparrua; eta bestetik, musikarien lana sustatzeak eta hedatzeak dakartzan lanen kudeaketa.

Ikastaroan ondoko edukiak landuko dira, besteak beste: nola ezagutarazi disko autoekoitzia; nola sortu diskoetxe bat; kontratu diskografikoen nondik norakoak; kantuen eskubideen kudeaketa; egileen eskubideak kudeatzen dituzten erakundeak.

Musikari bizkaitarrak industria musikalari buruzko hainbat ikastarotan parte hartu du 2003az geroztik. Ikastaro horietan Konpainia independenteak eta autoekoizpena modulua zuzendu du. Horretaz gainera, makina bat musikarirekin aholkularitza lana egin du.

Ikastaroekin loturiko xehetasun guztiak ikastaroen blogean daude jasota.

Honatx Nontzeberrik LeGardoni eginiko elkarrizketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button