MUSIKA

Bilbao Hiria lehiaketako rock eta metal kontzertuak gaur eta bihar

Madrileko The Rare Sound Machine taldea hiri horretako Gruta 77 aretoak antolatzen duen lehiaketaren irabazlea da. Hamar urteko eskarmentua du eta hard rock klasikoa, stoner-a zein rock progresiboa jorratzen ditu.
Autostereo bilbotarrek berriz, Esperanza llamada guerra izeneko lana du kalean eta Audioslave, Nickelback edo Muse banden eragina dute.
Azkenik, Peachy Joke Bartzelonan bizi diren musikari gipuzkoarrrek osatzen dute. 60ko hamarkadako kutsua duen rocka jotzen du.Oraintsu Kindergarten's Flight izenburuko bigarren lana plazaratu du. Bertan glam eta psikodelia arrastoak detekta daitezke.

Biharko kontzertuari dagokionez, bi metal banda igoko dira Bilborockeko agertokira: Incursed bilbotarrak eta Madrileko Burning Kingdom. Lehenengoek black eta death metala jorratzen dute eta bigarrenek, aldiz, 80ko hamarkadako AOR estiloan murgilduta daude.

Bilborockek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.