MUSIKA

“Bilbao Distrito Jazz” kontzertu zikloa

Bilboko Udalak Bilbao Distrito Jazz programaren edizio berri bat abiatuko du ostiral honetan. Guztira, sei ostiraletan, eta martxoaren 10era arte luzatuko da Bilbaina Jazz Cluben laguntzarekin antolatu den jazz musika ziklo hori. Kontzertu guztiak 19:00etan hasiko dira.

Ekimenak hiriko auzoetara (J.C. Arriaga Kontserbatorioa, Bidebarrietako Liburutegia, Bertendonako Institutua eta Begoñako, Errekaldeko, eta Otxarkoagako Udaltegiak) eramango ditu erreferenteak diren musikarien kontzertuak, eta hala, aurtengo edizioan, honako artista hauek ikusteko aukera egongo da: Mikkel Ploug Trío, Antonio Mazzei Trío, Capital Trío, Mariano Díaz & Javier Malosetti Band, Scatter The Atoms That Remain, eta Víctor de Diego.

Bilbao Distrito Jazz otsailaren 3an hasiko da Errekaldeko Udaltegian, Mikkel Ploug Trío taldearekin. Mikkel Ploug (gitarra), Sean Carpio (bateria) eta Jeppe Skovbakke (kontrabaxua) musikariek osatzen dute taldea. Mikkel Ploug gitarrista daniarra gitarra garaikidearen nazioarteko izen handietako bat da. 2018an kaleratu zuen Faroe albumak jazz instrumentalaren sari onenaren Grammy saria eskuratzeko izendatutakoetako bat izan zen. Banda-zuzendari eta bandako kide bezala jo du Mark Turne, Loren Stillman, Bill McHenry edo Joachim Badenhorst musikari ospetsuekin, besteak beste.

Otsailaren 10ean, J.C. Arriaga Kontserbatorioan, Antonio Mazzei Tríoren txanda izango da; 17an, Begoñako Udaltegian, Capital Trío arituko da; 24an, Otxarkoagako Udaltegian,  Mariano Díaz & Javier Malosetti Band taldeak kontzertua eskainiko du; eta martxoaren 3an eta 10ean izango dira azken kontzertuak, Scatter The Atoms That Remain eta Víctor De Diego On Trane taldeekin, hurrenez hurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button