MUSIKA

 Donostiako Piraten Musika Lehiaketan parte hartzeko epea ireki dute

Donostia eta inguruetako musika taldeei zuzendua dago Donostiako Piraten musika lehiaketa. Hasiberriei aukera bat ematea da helburua, soilik maketak edo disko autoekoiztu bat argitaratu duten talde gazteei zuzendua dago.

Parte hartzeko gutxienez hiru abesti eta taldearen informazioa bidali beharko da Donostiako Piraten posta elektronikora . Euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna izango dute, izan ere, hautatuetatik gutxienez 2 euskaraz abesten dutenak izango dira.

Abestiak bidaltzeko epea abuztuak 9, astelehena, izango da eta hautatutako taldeek abuztuaren 17an kontzertua emango dute Trinitate Plazan.

Donostiako Piratek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button