MUSIKA

Bilbao BBK Live jaialdiak bere 15. edizioa ospatuko du

Aurtengoa, Bilbao BBK Live jaialdiaren 15. edizioa izango da, eta programazioaren barruan 100 artista baino gehiago bilduko dira, uztailaren 7an, 8an eta 9an, Kobetamendi ingurune naturalean.

Bi urtez geldi egon ostean jaialdia indartsu bueltatu da, eta musika toki askotan entzungo da, horretarako 12 agertoki ondu dira aurten, eta horietatik 7 Kobetamendiko eremuan egongo dira, 1 Arraiz mendiko kanpinean, eta 4 hiriaren erdialdean.

Azken hori, Bilbao BBK Live Bereziak, hiriko kaleetan izango da, sarrera libre, eta publiko guztientzat. Bertan arituko dira Los Niños Jesús (Jordi Évoleren taldea), Soleá Morente, The Parrots, Mainline Magic Orchestra, La Plazuela, Merina Gris edota Soledad Vélez, besteak beste.

Kobetamendiko ateak arratsaldeko 17:00etan zabalduko dira egunero eta, besteak beste, LCD Soundsystem, Stromae, The Killers, J Balvin, Bomba Estéreo edo Nathy Peluso artista handien kontzertuak entzun ahal izango dira. Eta horiekin ere, Ed Maverick, Coach Party, Lynks eta Billie Marten. Jaialdiko kanpinean ere musika ona izango da nagusi hiru egunetan, Akelarre programazioarekin.

Beste aldetik, duela hainbat urtetatik hona ohikoa izaten ari denez, Bilboko Udalak eta jaialdiak bat egiten dute eraso sexisten aurka, ‘NO ES NO… EZ BETI DA EZ’ kanpaina bultzatuz.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button