MUSIKA

Bilbao Basque FEST jaialdiaren hasiera

Bilboko Udalak antolatutako Bilbao Basque FEST jaialdiaren beste edizio bat prest dago 200 bat jarduerarekin, gehienak doakoak: kontzertuak, antzerkia, zinema, gastronomia, herri kirolak… Hiriko hogeita hamar bat espaziotan egingo dira ekitaldi guztiak martxoaren 27tik 31ra arte.

Hasiera-ekitaldia gaur izango da, hilak 27, Azkuna Zentroan, 18:45etik aurrera. Jaialdiaren aurkezpena Kuttune taldeko Nerea Quincoces liderrak egingo du, jaialdian parte hartzen duten artisten ordezkari gisa. Ondoren, folk talde hori agertokira igoko da, Bilbao Basque FESTen lehen kontzertua eskaintzeko.

Musikaren atalean ia genero, erritmo eta estilo ia guztiak biltzen dira: folka, rocka, popa, jazza, musika elektronikoa, punka, euskal doinu tradizionalak eta abar. Doako hogei kontzertu baino gehiago antolatu dira, eta emakumearen protagonismoa nabaria izango da.
Martxoaren 28an, Udal Txistulari Bandak kontzertu bat eskainiko du. Eta martxoaren 29an  Sarrabete taldearen txanda izango da. Egun berean, Nøgen taldeko lider izandako Eider Saezek bere bakarkako lehen lana aurkeztuko du Areatzako Kioskoan, eta hilaren 30ean ordu berean, gaueko erromeria izango dugu Kresala taldearen eskutik.
Bestalde, Kafe Antzokia bertako rockaren erdigunea izango da Bilbao basque FEST Rock City jaialdiarekin. Bertan hemengo taldeek zuzeneko emanaldietan duten talentua erakutsiko dute: Akatz eta Arratians, Jim Jones Allstars eta Los Retumbes, Munlet plays devo eta Paniks, eta MFC Chicken eta The Allnighters taldeak arituko dira.

Zinemari dagokionean, aipatu behar da, Estíbaliz Urresolaren 20.000 especies de abejas filma ikusteko parada egongo dela. Bai eta Martín Romeroren To bird or not to bird film laburra ere.

Aipatutakoaz gain, dantza garaikideak eta tradizionalak protagonismoa hartuko dute hainbat emanaldiri esker.

Horretaz gain, Jon Plazaola ezagunak Humor and Basque zikloa irekiko du Tu Tum Platz ikuskizunarekin. Monologo barregarriak entzuteko parada ere egon da egun horietan.
Eta Euskal zigilua duen kale-antzerkia Erripako kaian kontzentratuko da, ikuskizun gehiago eskainiz.

Bilbao basque FEST euskal kulturaren jaialdiak bost egun iraungo du, eta bere programazio guztia zertan den ikusteko webgunea bisitatu beharko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button