LITERATURA

“Biko-teka” ilustrazio eta narrazio lantegia, datorren astean hasiko da

Iruñeko Udalak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Etxepare sariaren laguntzaz, Biko-teka ilustrazio eta narrazio lantegiaren beste edizio bat abiatuko dute. Izena emateko epea abenduaren 4ra arte izan zen zabalik. Lantegiaren bosgarren edizioa da honakoa, eta helburua euskarazko liburu irudidunak sortzea da.

Biko-teka datorren astean, urtarrilaren 25etik 29ra burutuko da, Iruñeko Kondestable Civivoxean, Harkaitz Cano eta Aitziber Alonso adituen eskutik. Horiez gain, Dani Martiarena idazleak eta Ana Ibáñez irudigileak ere parte hartuko dute, gonbidatu gisa.

Lantegian liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da lau egun eta erdiko ikastaro trinko honetan.
“ Zein da liburu ilustratu baten abiapuntua? Nola eraikitzen da pertsonaia bat irudiz eta nola hitzez? Zer dira arketipoak eta nola funtzionatzen dute? Nola sekuentziatzen da istorio bat? Nola atera dakioke ahalik eta etekinik gehien irudizko lengoaiari, hitzek diotena literalki ilustratu beharrean istorioari dimentsio berri bat emateko? Nola argitaratu liburu ilustratu bat? Nola funtzionatzen du gurean album ilustratuen edizioaren munduak?”
Lantegi trinkoa da, lau egunekoa, guztira 37 prestakuntza-orduz, eta bertan parte-hartzaileek album irudidun bat sortzeko faseak landuko dituzte, hots: ideia pentsatu, nola idatzi, sekuentziatu eta irudiztatu.

Jakin-beharreko guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button