MUSIKA

Cerebral Effusion taldearen death brutala entzungo da Elgoibarren

Cerebral Effusion Euskal Herriko Brutal Death estiloaren aitzindaria da. 1997an sortua, bost disko argitaratu dituzte. Egun, New Standard Elite diskoetxearen bidez plazaratutako Idolatry Of The Unethical lana aurkezten ari dira. Bada, urtarrilaren 22an, Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan, Sinuöse-ren eskutik.

Sinuöse-ren arabera, “1999an, Immortal Cemetery izeneko lehenengo Ep-a autoeditatu ostean, Unmatched Brutality zigilu estatubatuarrarekin sinatu zuten eta Violence In Motion diskoa kaleratu zuten, 2003an. Akordio horren bitartez beraien lana nazioartean ezagutzera eman zuten. Ordutik, beste 3 lan kaleratu dituzte zigilu desberdinekin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button