ESZENA

Bihar amaituko da Bilboko Kalealdia

Bilboko Udalak antolatutako Kalealdia Antzerki eta Arte Jaialdiaren 25. edizioa bihar, uztailaren 6an, amaituko da. Egun hauetan guztietan, Bilboko hainbat gunetan, antzezpen ederrekin gozatzeko aukera izan da.

Ekimenaren 25. edizio honetan 32 konpainia bildu dira Bilbon, horietatik 17 Euskal Herrikoak, 8 Espainiakoak, eta 7 nazioartekoak. Ikusgarriak, Casilda Iturrizar Parkean, Arriaga Plazan, EHUren Bizkaia Aretoan eta Plaza Biribiletik Areatzaraino doan ibilbidean aurkezten ari dira.

Makina bat taldek ekoizpen ederrak plazaratzen ari dira, eta batzuk nabarmentzearren, Euskal Herrikoak nabarmenduko ditugu: Dab Dantza Konpainia; Euskorleans Band eta Kukai Dantza; Ganso & Cía.; Hortzmuga Teatroa; Kamikaz Kolektiboa; La Glo Zirko eta Dantza; Lekittoko Deabruak & Zozongo Produkzioak; Olatz De Andrés; Loratzen Dantza Taldea; Toño Valdivieso; Osa + Mujika; Rojo Telón; Teatro Gorakada; Teatro Panta Rhei Antzerkia; Estefanía de Paz Asín, Orain-Bi Zirko-Teatro edota Cía. Maite Guevara.
Hain zuzen ere, azken horrek Susto izeneko lan ederra egingo du gaur bigarren pasean, Casilda Iturrizar Parkean. Lanaren korapiloa hauxe duzue:  “Lau komendiantek beldurrezko gaztelu batean egiten dute lan. Ez da ia inor bertaraino iristen. Kontuak ez dira aspaldi ateratzen, eta beren bizibidea arrisku bizian dago. Ikuskizunak funtzionatzea behar dute eta jendea ikaratuta egotea. Baina dena askoz errazagoa izango litzateke beraiek ez balira beldur gehien dutenak.”

Larunbatera arte antolatu diren ikuskizunen artean pieza ederrez gozatzeko aukera galanta egongo da. Ez hutsik egin!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button