Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa abiatzear da, eta bere lehen saioak asteburu honetan izango dira. Urretxun izango da lehena irailaren 14an, eta Lasarte-Orian bigarrena, irailaren 15ean.
Ohi den bezala, bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara, eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.
Urretxuko saioan, irailaren 14an, bertsolari hauek bilduko dira: Andoni Rekondo Izagirre, Ane Zuazubiskar Iñarra, Antton Aizpurua Aldape, Jon Gurrutxaga Urbieta, Mikel Iturriotz Etxaniz eta Unai Mendizabal Jauregi.
Igandeko saioan, Lasarte-Oriakoan, Aitor Zubikarai Salegi, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Manu Goiogana Bengoetxea eta Oier Etxeberria Zubimendi arituko dira.
Datorren asteko saioak honakoak dituzue: irailaren 21ean, Lazkaon, eta 22an, Elgoibarren.