ESZENA

“Bide Gurutzatuak”, Biarritzen

Regards Croisés – Begirada Gurutzatuak programaren bidez, Euskal Herriko dantza garaikideko konpainiek euren lanak aurkezteko aukera izaten dute Bilbon, Biarritzen eta Bordelen. Programa Biarritzeko Mandalain Balleteko LE LABOk, Bilboko La Fundicion aretoak eta Bordeleko Glob Théâtre konpainiak ondu dute.

Hala, oraingoan, programan parte hartu duten konpainiak Biarritzen izango dira, aste honetan. Hala, asteazkenean, hilak 25, Lasala konpainiak eta Blanca Arrietak entsegu irekia egingo dute, eta Samuel Mathieu tailerra gidatuko du, Biarritzeko Malandain Balleteko kideentzat.

Martxoaren 26an, Blanca Arrietak tailerra zuzenduko du, eta Institut National de Recherches Applique´es (INSA) erakundeko musika eta dantza ikasleek entsegu publikoa egingo dute, Samue, Mathieu koreografoaren eta Beñat Achiary musikariaren zuzendaritzapean. Mizel Théret-ek ere txorien inguruan egin duen lana aurkeztuko du. Horrekin batera, Lasala taldeak Hooked obra taularatuko du.

Hilaren 27an, Lasala konpainiak tailerra zuzenduko du, eta Biarritzeko Malandain Balletak Ballet T dokumentala aurkeztuko du. Emanaldiaren ostean, mahai-ingurua izango da, Euskal dantza gaur egun izenburupean. Amaitzeko, Blanca Arrietak Argh! lana oholtzaratuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button