BERTSOTAN

Hemen dugu “Bertso Derbia” saio famatua

Datorren igandean, urriaren 16an, 16:15ean, Athletic eta Reala norgehiagokan arituko dira San Mamesen. Ohikoa den bezala, bertsoekin ere neurketa deportiboa antolatu dute.

Anjel Mari Peñagarikanok eta Jone Uriak Athleticen bertsolariak izango dira, eta Andoni Egaña eta Oihana Iguaran Errealaren ordezkariak izango dira.

Bertso saioak bi parte izango ditu: lehenengoa 13:00etan izango da Alde Zaharreko Plaza Barrian, eta bigarrena partidua hasi aurretik, San Mamesen bertan; han, Anjel Mari Peñagarikanok eta Andoni Egañak bertso batzuk botako dituzte eta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button