IKUS-ENTZUN

Arkitekturaren mundua zineman

Maiatzean arkitektura izango da protagonista Nafarroako Filmotekan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (COAVN) Nafarroako ordezkaritzaren lankidetzari esker.

Ziklo horren bidez, “arkitekturaren, hirigintzaren edo diseinuaren mundura hurbilduko gara Zazpigarren Artearen bidez”.  Guztira, fikziozko film bat eta hiru dokumental pantailaratuko dira.

Bihar, maiatzak 8, abiatuko da zikloa Félix Viscarret zuzendari nafarraren Una vida no tan simple lanarekin.” Isaias etorkizun handiko arkitektoa zen. Orain, bere arkitektura estudioaren eta bere seme-alabak ikastetxetik ateratzean jolasten diren parkearen artean ematen ditu bere egunak. Edonon, Isaiasek sentitzen du ez dagoela behar duen  lekuan. Ainhoa emaztearekin nabari da urteen joana eta haurrak zein nekagarriak izan daitezkeen. Isaiasek Soniarekin adiskidetasuna du, eskolako beste haur baten amarekin, eta erakutsiko dio seme-alabak haztea eta helduaroan sartzea ez dela hain erraza”.

Maiatzaren 15ean izango da hurrengo zita Skin of Glass piezarekin. Roger Zmekhol arkitektoaren alabaren eskutik Brasileko eraikin ikonikoa ezagutzeko parada egongo da.
Maiatzaren 22an, Los sueños de otros dokumentala pantailaratuko da. Lanak arkitekturak gizartean duen zereginari buruzko hausnarketa kritikoa egiten du.
Azkenik, 29an, Lucien Hervé, photographe malgré lui dokumentala ikusteko aukera egongo da. Dokumentalak argazkilariaren biografia biziaren hurbilketa zuzen eta hurbila aurkezten du lehen aldiz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button