BESTELAKOAK

“Betaurreko Moreekin” zikloa abiatuko da San Telmo Museoan

San Telmo Museoak Betaurreko Moreekin zikloa antolatu du Clásicas y Modernas elkartearen lankidetzarekin. Irailean bi hitzordu izango dira, eta beste bi urrian eta otsailean. Betaurreko moreak jantzi eta mundua beste era batera begiratzeak ikuspegi justuagoa, errealistagoa eta, inklusiboagoa eskaintzen du beti.

Gaur, irailak 7, abiatuko da Laura Freixasek zuzendutako zikloa. Ekimenaren helburua “ondareari buruzko irakurketa eta diskurtsoak begirada feministatik aztertzea, batez ere ikuspegi maskulinotik erakutsi ohi direnak, emakumeen esperientziak, bizipenak eta ezagutzak baztertuz eta ikusezintasunera eramanez, jakintza eta diziplina ezberdinetan zeresan handia duten emakumeen ikuspegia azaleratzea”.

Aipaturiko lau saiotan, Pilar Aguilar Carrasco, Ana Lopez Navajas, Pilar Rubio Remiro eta Marian Lopez Cao adituek betaurreko moreekin aztertuko dituzte zinema, historia, bidaiak eta artea.

Zikloko lehen zita gaur bertan izango da, 19:00etan, eta Pilar Aguilar Carrascok El cine con gafas violetas. Mirar lo que vemos: deber feminista hitzaldia egingo du. Ana Lopez Navajasen txanda irailaren 30ean izango da La historia con gafas violetas izeneko mintzaldiarekin. Pilar Rubio Remirok El viaje con gafas violetas egingo du urriaren 6an. Eta azkenik, Marian Lopez Cao otsailean arituko da Museos con gafas violetas saioan.

Sarrera doakoa izango da baina hitzaldiak presentzialki ikusteko lekua aurrez erreserbatu beharko da webgunearen bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button