BERTSOTAN

Bertxoko sariketaren finala ostiralean izango da

Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko bultzadaz, Bertxoko sariketa hainbat herritan egin da, finalera heldu den arte.

Bertxoko sariketako lehen kanporaketa urtarrilaren 12an jokatu zen, 18:30ean, Aramaioko Zabolako elkartean. Iraide Onaindia eta Xabi Antia, Ane Arexolaleiba eta Paula Amilburu, eta Gari Arexolaleiba eta Martin Abarrategi bildu ziren. Bigarren kanporaketa Baranbion jokatu zen, 14an, eta Aitor Ugarte eta Txomin Abarrategi, Maddi Agirre eta Aitor Najera, Danel Herrarte eta Markel Yoller, Hegoi Amabizka eta Peru Abarrategi bildu ziren.
Azkenik, hirugarren kanporaketa Agurainen izan da, hilaren 19an. Kantuan aritu ziren Sabin Abarrategi eta Unai Anda, Samu Rodriguez eta Eli Zaldua, Eukene de los Aires eta Aroa Arrizubieta.

Saio horiek burutu ostean erabakita geratu da finala. Bertan hiru bikote izango dira lehian: Paula Amilburu eta Ane Arexolaleiba, Maddi Agirre eta Aitor Najera, eta Eli Zaldua eta Samu Rodriguez. Sei bertsolariok urtarrilaren 26an arituko dira norgehiagoka final handian, Hala Bedi Irrati ondoko lokalean, 20:00etan hasita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button