
Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Seaskak elkarlanean antolatu dute berriz Bertsulari Ttiki Eguna hainbat tokitan. Hala, apirilaren 29an Larresoron, maiatzaren 13an Hendaian eta maiatzaren 20an Aiziritzen ospatuko dira egun berezi horiek.
Betiko legez, ospakizunez beteriko egun horietan bi esparru nagusi elkartzen eta bermatzen dira berriz. Alde batetik ikastoletako haurrak izango dira bertan, eta bestetik bertso-eskoletan animoso bertsoak ikasten dabiltzanak.
Antolatzaileek adierazi dutenez, “gure eremuko ikastoletan urtean zehar bertsuak ikasten aritu diren 800bat haurrek parte hartzen dute, hiru lurraldetako 24 ikastoletarik jinak. Aurten hiru Bertsulari Ttiki Egun eginen dira, bat apirilaren 29an Larresoron, inguruko ikastoletako haurrekin, beste bat maiatzaren 13an Hendaian, kostaldeko ikastoletako haurrekin, eta hirugarren bat maiatzaren 20an Aiziritzen, inguru horretako ikastoletako haurrekin”.
Egun horietako goizean ikastoletako haurrek egindako bertso sortak kantatuko dituzte musikarien laguntzarekin, eta beste bi bertsolarik bertso-emanaldia eskainiko dute.



