BERTSOTAN

Bertsolaritzari buruzko ikerketak ezagutzeko parada

Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUko Mikel Laboa Katedrak hitzordua antolatu dute bertsolaritzari buruzko ikerketak ezagutarazteko. Urriaren 18an izango da hitzaldi saioa, 18:30etik aurrera, Mintzolaren egoitza den Amasa-Villabonako Subijana etxean.

Bertsolaritzaren inguruan martxan dauden hainbat ikerketa Ane Labakak, Beñat Krolemek, Itziar Navarrok eta Jon Martinek aurkeztuko dituzte bihar. Labakak eta Navarrok Mintzolak eta Laboa Katedrak esleitutako ikerketa proiektu sari bana eskuratu zituzten iaz. Ondorioz, lehenak  Bertsolaritzan garatutako umorea(k), genero ikuspegitik lana garatu du, eta bigarrenak Bertsolarien kantaeraren bilakaera denboran zehar izenekoa. Beste aldetik, Beñat Krolemek Oholtza. Ahozko inprobisazioan zeharkako ibilbidea: irudia eta hitza tesia du esku artean, eta Jon Martinek Xabier Leteren bertso, olerki eta kanten analisia izenekoa.

Aurkezpenaren ostean bertso emanaldi berezia ere izango da Oholtza performancearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button