BERTSOTAN

Bertsolaritzari buruzko ikerketak eta gogoetak partekatzeko gunea

UEUko Udako Ikastaroen baitan, Udako Bertso Eskola antolatu dute ekainaren 29an eta 30ean Iruñeko Katakraken, goizez eta arratsaldez.

Bertsolaritzari buruzko ikerketak eta gogoetak partekatzeko gunea izango da Udako Bertso Eskola, baita bertsogintzaren teknika hobetzekoa ere, hitzaldiek eta tailer praktikoek osatuko baitute ikastaroa.

Ikastaroan zehar ariketa praktikoak proposatuko dira, eta landutakoa praktikan jartzeko abagunea edukiko dute ikasleek ikastaro bukaerako saioan. Batik bat 30 urte arteko bertsozale eta bertsolari gazteei zuzendutako ikastaroa da. Alabaina, interesa duen edozein adinetako bertsozaleak edota kulturazaleak ere eman ahalko du izena.

UEUk eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute ikastaroa, EHUko Mikel Laboa Katedraren laguntzarekin.

Datu guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button