IKUS-ENTZUN

Animaziozko zinemaren bide berriak

Donostia Zinemaldiaren 61. edizioak, irailaren 20tik 28ra egingo denak, Animatopia. Animaziozko Zinemaren Bide Berriak atzera-begirakoa aurkeztuko du, genero horren barruko panoramika eskaintzeko.

Hala, Animatopian, egungo zinemak animazioaren munduan egindako ekarpenik originalenak pantailaratuko dira, izan ere, askatasunez eta modu iradokitzaileenean, tabu diruditen gaiak tratatu ditu diziplina honek.

“Marrazki bizidunaren arloan (sexua eta indarkeria, esaterako) eta mota guztietako gizarte-kezkak, trauma historikoak eta gori dauden azaroak azaldu ditu; ez dira falta errealitatearen ikuspegi subjektiboak, hausnarketa filosofikoak, zinema dokumentalarekiko hibridazioa, oroitzapen pertsonalak, artista plastikoen parte-hartzeak edo giza esperientziaren egiak argazki-zinemarenak soilik ez direla eta marrazkiaren bidez ere adieraz daitezkeela zinez uste duten zinemagileen konfesio-adierazpenak”

Filmetan mota guztietako teknikak erabili dira ahalaik eta erakaragarrien egiteko asmoz: stop motion, errotoskopiaketa, ebakinen animazioa, animazio digitalaren forma alternatiboak, eta abar.

Ikusiko diren izenburuen artean, honako hauek daude: Waking Life (Richard Linklater, 2001), My Life As McDull (Toe Yuen, 2001), Hair High (Bill Plympton, 2004), Mind Game (Masaaki Yuasa, 2004), The District (Aron Gauder, 2004), Paprika (Satoshi Kon, 2006), Princess (Anders Morgenthaler, 2006), Tachigui: Life of the Amazing Fastfood Grifters (Mamoru Oshii, 2006), De profundis (Miguelanxo Prado, 2007) eta abar.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button