BERTSOTAN

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzulia

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko lehen finalaurrekoa Amurrioko Bañueta kiroldegian izango da, azaroaren 19an.

Lehen itzuliko lau finalaurrekoak amaitu direnez, bigarrenari ekingo diote Amurrion, eta bertako oholtzan Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Alaia Martin Etxebeste, Miren Artetxe Sarasola, Oihana Iguaran Barandiaran eta Onintza Enbeita Maguregi bilduko dira. Gai-emaile lanetan Beñat Vidal Gurrutxaga arituko da.

Amurrioko saioaren ostean beste bi finalaurreko geratzen dira: Baionan jokatuko da bat azaroaren 26an eta bestea Bilbon abenduaren 3an. Lehen itzulian lortutako puntuak eta bigarren itzulian lortutakoak metatu egingo dira finalerako sailkapenerako. Horrela, bi itzulitan puntu gehien biltzen dituzten zazpi bertsolariek kantatuko dute abenduaren 18an jokatuko den finalean Maialen Lujanbiorekin batera.

Ezin baduzue joan, adi honi: larunbatean bertan ETB1ek bigarren itzuliko finalaurrekoak eskainiko ditu gauean. Azaroaren 19an, 23:00etatik aurrera izango da emankizuna; azaroaren 26an eta abenduaren 3an, berriz, 21:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button