BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK sariketa Busturialdeko taldeak irabazi du

Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe eta Lea-Artibai eskualdeetako bertsolariek kantatu zuten atzo Bilbon antolaturik zegoen Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK sariketako finalean, eta  denen artetik Busturialdeko taldea onena izan zen.

Pandemia etorri baino lehenago bideraturik zegoen lehiaketa, izan ere, martxoaren 3an hasi zen sariketa Barakaldon. Gero lau kanporaketa jokatu ziren baina egoera sanitarioaren eraginez bertan behera geratu ziren finalaurrekoak eta finala.

Orain, egoera hori erraztu da hein batean eta finala jokatzea erabaki da. Eskualdeetako talde gazteenek ezin izan dute bertan kantatu eta bideo bidez helarazi dituzte haien bertsoak.

Atzoko saioan oholtza gainean ondorengoak izan dira protagonistak:  Busturialdeko lagunak Iker Uriarte, Asier Galarza eta Koldo Gezuraga; Durangaldekoak Iruri Altzerreka, Ander Elorriaga eta Bittor Altube; Hego Uribekoak Maider Altuna, Maite Sarasola eta Unai Foruria; eta Lea-Artibaikoak Sara Asenjo, Nahia Ibarzabal eta Koldo Muñiz.

Aurten lehenengoz, finaleko kantaera onenaren saria ere egon da eta Iruri Altzerrekak eskuratu du.

Egoeran honetan, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak “zorionak eman gura dizkie aurtengo BBK Sariketan parte hartu duten guztiei. Bereziki bertsolariei, gai-jartzaile taldeari eta epaile taldeari”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button