ARTEA

Eider Eibarrek “Barrukoa” liburu ilustratua aurkeztuko du Gasteizen

Eider Eibarrek Barrukoa liburua argitaratu berri du, Argitaletxea EDO!-ren eskutik, eta ostiralean, ekainak 12, Gasteizko Zuloa liburu-dendan izango da, 20:30etik aurrera, ilustrazio-lan berri hori aurkezteko. Aurkezpenarekin batera, Zuloan liburuari buruzko erakusketa ere izango da ikusgai. Erakusketa, gero, Durangoko Arteka liburu-dendan ere izango da.

Eiderrek haur literaturako hainbat liburu jantzi ditu bere marrazkiekin; orain, berriz, bere irudi eta testuekin jositako lan propioa plazaratu du, estreinakoz. Liburua bidaia bat da, barrura egindako txangoa, zerbaiten bila, zerbait deskubritu nahian.

Argitaletxearen arabera, “Neskato bat dakusagu lehendabiziko orrialdeetan.Bere gurditxoko arkatz eta margoekin lurra marrazten hasiko da eta halako batean, ezustean, burua sartuko du bere marrazkietan, ostrukek burua lur azpian sartzen duten gisara. Ez, ordea, bere burua ezkutatzeko asmoz, arakatzeko intentzioz baizik”

Egilearen hitzetan, “lehenago animazioa ikasi nuen Bartzelonan eta horren aurretik Arte Ederrak Leioan. Eskerrik asko hamabost urte hauetan zuen unibertsoen parte izaten utzi didazuen idazle guztiei, ohore handia da beti”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button