ARTEA

Bilbaoartek “ateak zabalik” jardunaldia egingo du aste honetan

Bilboko Udalaren ekoizpen artistikoko zentroak ate irekien jardunaldia egingo du ekainaren 26tik 30era bitartean, 19 artistaren eta kolektibo baten proposamenekin. Lan horien bidez, arte garaikidearen azken joera, modu eta lan-prozesuen lagin adierazgarri bat ikusi ahal izango da.

Hortaz, bost egunez, guztira 20 proposamen artistiko ikusi ahal izango dira, azken sei hilabeteetan zentroko tailerretan egindako lanaren emaitza direnak. Adin eta jatorri desberdinetatik, “bai Euskaditik (proposamenen heren bat baino gehiago), bai Estatuko gainerako herrialdeetatik (Santander, Bartzelona, Madril, Valentzia, Huesca), bai nazioartetik (Austria, Israel, Peru), erakusketa kolektibo hau osatzen duten artistek gaur egungo arte garaikidearen irudi bat osatzen dute.”

Ikusi ahal izango diren artistak honako hauek dira: Alexia Sayago, Irantzu Yaldebere Arteaga, Juan Diego Tobalina, Anat Moss & Jara Roset (Colectivo Rudera), Edu Valls, Marta Van Tartwijk Crespo, Jorge Isla, Imanol Zubiauz, Alejandro González Osés, Izaro Ieregi, Patrik Grijalvo Milllois, Nerea Castaño Gonzalo, Martín Del Busto, Jonathan García Lana (Tunipanea), Taxio Ardanaz, Mikel Godoy, Desirée Moreno García, Isaac Cordal Quintans, Saray Pérez Castilla eta Harald Gmeiner.

Jardunaldien azken egunean, Zuhar Iruretagoiena, Fermin Moreno eta Miriam Ocariz artistek osatutako epaimahai batek estudioak ikuskatuko ditu eta 2024an bakarkako erakusketa bat egiteko proiektuak aukeratuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button