BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen Sariketako hirugarren kanporaketa

Bertsolari Gazteen XXXI. BBK Sariketako hirugarren kanporaketa Zallako Mimetiz HLHI ikastetxean jokatu da. Bertan, Zallako Anitzak (Nahia Ruiz de Arbulo, Aimar Marcos eta Naia Martin) eta Sopu Bertso Abentura (Izei Nuñez, Adur Lopez eta Iker Garai) taldeak aritu dira. Onena bertoko taldea izan da, eta orduan, Zallako taldea finalaurrekoetara sailkatu da.

Diogun moduan, Zallako taldeak bildu ditu puntu gehien, eta beraz, berau sailkatu da finalaurrekoetara: Mungian, azaroaren 22an, Torrebillela Kultur Etxean.

Hurrengo saioa, eta azken kanporaketa, Zornotzan izango da, azaroaren 15ean, goizeko 10:00etan. Bertan, hiru taldek hartuko dute parte: Poto maitaleak, Iurretaren su etenetik eta Errima ehiztariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button