BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala Durangaldeko bertsolarientzat

Atzo, Bertsolari Gazteen XXVI. BBK Sariketaren finala jokatu zen Durangaldea eta Uribe Kosta taldeen artean.  Bietatik, azkenean, Durangaldea eskualdeko taldea suertatu zen irabazle.

Zortzi eskualdek parte hartu dute: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe, Enkarterri-Ezkerraldea, Lea-Artibai eta Uribe Kosta.
XXVI. Bertsolari Gazteen BBK sariketa otsailaren 27an hasi zen Igorren, eta lau kanporaketa eta bi finalaurrekoren ostean Durangaldea eskualdeko taldea izan da onena. Bertan, Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte, Bittor Altube, Eneko Barruetabeña, Iker Apraiz, eta Txaber Altube bertsolariak aritu ziren.
Epaimahaia Miriam Juaristi Urizarrek, Juanjo Respaldiza Ozaetak eta Inazio Vidal Gurrutxagak osatu zuten. Aurten, gainera, taldeek lehenengoz egin dituzte taldekako agurrak, eta talde agurrik originalenari saria Uribe Kosta taldeak irabazi du.

Hortaz, aurtengo txapelduna Durangaldea taldea izan da. Zorionak!
Eta bizkaierarik onenaren saria Durangaldea taldeko Bittor Altubek eraman du etxera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button